Joserra Galarragaren taldeak partidu bikain bat burutu eta Santurtzi 98 taldea garaitu zuen, 49-44 emaitzarekin.
Aurreko astean aurreratu genuen moduan, larunbat honetan Ermuako Betiondo kiroldegian partidu oso lehiatu bat espero genuen, eta horrelaxe izan zen. Easok 10 puntuko aldearekin partidu hasiera menderatu ostean, markagailuan 15 puntutaraino urruntzea lortu zuelarik, bizkaitarren defentsa aldaketa 3-2 zona batera, donostiarrei erasoan gauzak zaildu zizkion. Saskiratzeei dagokionez, bi zati oso zailen ondoren, azken laurdenera 5 puntuko desabantailarekin iritsi ginen, baina talde honek “finalera iristearen arrazoia zein zen” erakutsi zuen eta erasoan burututako doikuntza batzuen ostean, markagailuari buelta eman eta partidua irabazi eta Euskadiko Txapeldunaren Titulua lortu zuen.
Denboraldi honetan jokalari hauek lan bikaina burutu dute, parte hartze liga honetan bere aukerak aprobetxatzen eta bere kategoriako errendimenduko edozein talderen mailara lehiatzen jakin dutelarik. Lan bikain hau saritua izan da titulu honen lorpenarekin.
ZORIONAK EASO 98 HARANA!!!!!
Zorionak Marcos, Ander, Pablo, Asier, Xabier, Iñigo, Mikel, Aitor, Jon Wood, Jon Antolín eta Lautaro!!!!!