Donostiarren txapelketa ona, postu on batean bukaturik, 8. hain zuzen ere. A priori, talde erraza zuen final zortzirenetara igarotzeko, baina bertan bizirauteko aukera guxirekin, izan ere logikak Badalonako Joventut ahalguztiduna topatuko genuela esaten baitzuen.
Hori ekiditeko, Lugoko Estudiantes taldea garaitu behar zen, zeinak bere lerroetan bi metro baino gehiagoko afrikar eta serbiar bat izateaz gain, maila oso oneko jokalariak dituen. Partidua une oro 10 puntuko desabantailarekin izan genuen, berau 19 puntutakoa bilakatuaz partidua amaitzeko 5 minutu falta zirenean. Hor iritsi zen iraultza. Presioa, lotsagabekeria eta kasta izan ziren gure armak heroikoa lortzen saiatzeko. Pixkanaka partiduari buelta ematen hasi ginen, partidua berdintzera iritsiaz eta prorroga behartuaz. Prorrogan estasi totala, izan ere lehen lau erasoetan hiru hiruko jaurtiketa saskiratu baikenituen. Garaipena. Lehen lesionatua.
Final laurdenetan mailako taldea genuen zain, La Salle Palma, harrobi oneko kluba eta talde oso lehiakorra. Bigarren laurden on batek partidu guztian kudeatzeko beharrezkoa zen errenta eman zigun.
Final laurdenetan Sevillako Cajasol taldea, ondoren txapeldun izango zena. Partidu oso gogorra atsedenerako izan genuen denbora gutxia zela eta. Halere, 25. minutuan 5 puntuko aldeagatik soilik gindoazen galtzen. Nekeak bere ondorioak izan zituen eta partidua galdu egin genuen. Bigarren lesionatua.
Averageek 7-8 postuarengatik lehiatzera eraman gintuen. Unelco Tenerife. 2 metrotako 4 afrikarrek zonan bildurra ezartzen zuten, nahiz eta Easok presionatuaz, hasieran markagailuan joatea lortzen zuen, 2-11. Orduan, taldeko hirugarren jokalaria lesionatu zen eta jokalari falta eta nekearen ondorioz, behera etorri ginen.
Azkenean merezitako zortzigarren postu bat.