Uda dator. Atsedena hartzeko, deskonektatzeko eta saskibaloi denboraldian zehar burutu ezin izan ditugun eta alde batera utzita ditugun ekintzak gauzatzeko garaia.
Baina garai honetan zehazki disponibilitate edo gogo gehiago duten jokalariek beraien banakako jokoa hobetzeko aprobetxatu behar dute eta ondorioz, ia banakakoak diren laguntza “klase batzuk” behar dituzte, Oscar Lozanoren zuzendaritzapean.
Easo klubak 2012 udarako, hala nahi duten jokalarientzat, hobekuntzarako lan teknikoa proposatzen du.
Zertan datza?
Gure proposamena 1995 eta 2000 urtean zehar jaiotako jokalariei (bai neska bai mutil) zuzendua dago eta 55 minutuko tartean 3 edo 4 jokalariz osatutako taldeekin egingo dugu lan, astean 2 egunetan (astearte eta osteguna) hain zuzen ere 10:00etatik 13:00 bitarte.
Astearteetan banakako teknikaren hobekuntza saioak landuko ditugu, ostegunetan aldiz, helburua jaurtiketaren hobekuntza izango da, Oskar Lozanoren zuzendaritzapean.
Nola eman dezakezue izen?
Klubaren web orrialdean, EKITALDI bat sortuko dugu, non baldintzak eta nola izen eman adieraziko den.
Plazak mugatuak izango dira!
Beraz, argi baldin baduzue ahalik eta azkarren burutu inskripzioa.
Aupa Easo!