Zorionetik soilik 5 puntura geratu gara. Espainiako 8 hoberenen artean egoteko 5 puntura geratu gara.
Maila hauetan, xehetasunak diferentziak ezartzen dituzte eta bi izan ziren nagusiak. Bata, bi taldeen arteko zentimetro ezberdintasuna. Galiziarrak Txapelketako talde handienetako bat ziren, Espainiako selekzioko bi jokalarirekin, 1.84 eta 1.87. Eta bestea, eta garrantzitsuagoa dena, final zortzirenetan jokatu zuten talde guztietatik atseden gutxiena izan zuten taldea izan ginen. Brains-en aurkako partidu gogorra jokatu ostean hotelera iristean afaltzeko eta atsedena hartzeko denbora izan genuen soilik, ondoren hurrengo eguneko goizeko 7etan jaikitzeko. Galiziarrak aldiz, aurreko eguneko lehenengo orduan jokatu zuten, sailkapen matematikoa boltsikoan zutelarik, jokalariak gordetzeko aukerarekin beraz.
Xehetasunak dira soilik baina xehetasun horiek oreka handiko partidu batean, 12 aldaketetako abantailarekin, funtsezko bilakatu daitezke eta horrela izan zen.
Gure neskak ez ziren ondo atera partidura eta galiziarrek lorturiko 11-2ko partzialak okerrenera eraman gintuzten. Hala eta guztiz ere, oso ondo erreakzionatu genuen, gen irabazlea berriro azaldu zen eta laurden hori galiziarren aldeko 13-12 markagailuarekin eta munduko aukera guztiekin amaitu genuen.
Bigarren laurdena alternatibaz beteriko laurdena izan zen ere, zeina Carmelitas taldearen aldeko 29-28 emaitzarekin amaitu zen baina guztia gertatu zitekeenaren sentsazioarekin.
Garaipenean sinisten genuen eta zentimetroen diferentzia ilusioz, gogoz eta doikuntza taktiko batzuekin osatzen zen. Hirugarren laurdenaren amaieran markagailuan puntu bategatik abantaila eskuratu genuen eta aurreko egunean baino zerbait handiagoa egin genezakeenaren itxaropena ematen zigun.
Baina une horretan izan zen galiziarren 8-0ko partzial batekin partidua hautsi zen. Guztia aurka genuen eta erreakzionatzeko denbora gutxiago. Easo Pagoa berriz ere Brainsen aurka bezala altxatu egin zen eta azken haizealdi lehiakorra gauzatzen saiatu zen. 50 segundu falta zirenean, eskura izan genuen bi puntura jarri ahal izateko. Ezin izan zen eta azkenean historiatik kanpo geratu ginen 5 puntugatik soilik, baina denboraldi bikain batetaz agurtzen ginenaren sentsazioarekin, eta edozein talderen aurka maila gorenean lehiatzeko gai garela erakutsiaz.
Ahaztezina den denboraldia amaitzen da baina ate haunditik irtenaz amaitzen da. Neska hauek hoberenak dira eta horrela esan genien. Partidua amaitzeko 2 segundu falta zirelarik, eta markagailuan 5 puntuko desabantailarekin, hutsarte bat eskatu genuen emandako urteagatik eskerrak emateko.
AUPA EASO! AUPA NESKAK!
| 1er Cuarto | 2º Cuarto | 3er cuarto | RESULTADO FINAL | |
| Carmelitas Ingatel | 13 | 29 | 37 | 54 |
| Easo Pagoa | 12 | 28 | 38 | 49 |