Hemen zaude: Gaurkotasuna>Berriak
Azken egunak Jaurtiketa-Teknika hobekuntza ikastaroan izen emateko - Uda 2012
27/06/2012
NORI ZUZENDUA: 1997 eta 2000 urteen artean jaiotako jokalariei.

EASO EZ DA UDAN GERATZEN, FISIKOKI PRESTATZEN DA.
27/06/2012
Uztailan zehar klubeko jokalarientzat antolaturiko prestakuntza fisikoaren plan bereziaren inguruko informazioa aurkezten dizuegu.

Astelehen honetan, uztailak 2, Easo SASKI UDA 2012 hasiko da.
26/06/2012
Hurrengo uztailaren 2an, Easo SASKI UDA 2012 hasiko da. 70 neska-mutil inguru, lau txandetan banatuak, udara saskibaloia praktikatuaz eta lagun berriak ezagutuaz, gozatuko dute.

Las vergüenzas del baloncesto (por Antxon Blanco)
26/06/2012
La avalancha de extranjeros está desvirtuando el espíritu de lo que debe ser un campeonato de España para jugadores de 15 y 16 años. No parece muy sano que un equipo base su potencial en cuatro africanos, dos de ellos con apariencia física de estar más cerca de los 20 años que de los 16, aunque uno de ellos dice tener 12 años a pesar de sus 2 metros y pico de estatura.

Espainiako Txapelketa amaitu zen. Ez zen ustekaberik izan. Caja de Canarias bidezko irabazlea izan zen, txapelketa guztian bezala, Mataró talde katalanuniarra erraz garaituaz, mundu guztiak hasieratik apustu egin zuen final batean. 

Easo Pagoak Txapelketa 11.postuan amaitu du, 2011ko irailean inork espero ez zuen lorpena.

Urte ikaragarria izan da. Gogoratzeko urte bat eta amaiera bikain bat izan duen urtea.

7 egun hauetan zehar talde honek eman digun etengabeko bizikidetza eta lehiaketa ikasgaia, guri, pertsonalki ez zaigu inoiz ahaztuko.

Espainiako Txapelketa batean maila gorenean lehiatzeko gai izan garela ikusteak, batzuetan gainera gure aukeretatik baino haratago, gure filosofiarekin, 12 jokalari, 12 rol, 12 pertsona. Urtean zehar hazten nola joan garen eta hilabete hauetan zehar arazo eta oztopoak nola gainditu ditugun ikusi ahal izango dugu.

Gipuzkoako eta Euskadiko Txapeldunak, nahiz eta denboraldi hasieran ez izan titulu horientzako hautagai nagusiak. Nahiz eta Espainiako Txapelketaren debutean, maila horretan jokatzen genuen lehen partiduan, urduritasuna dela eta, galtzen hasi lehiakorrak izan gara.

Aurkariak ikusi ondoren, berdinetik berdinera jokatzeko gai izanik ia kategoria honetako eliteko edozein talderekin eta guzti hori lehen urteko 9 jokalari eta guztiaren gainetik lehiakortasuna nagusitzen den mundu batean: zonako defentsak, 10 jokalarirekin edo gutxiagorekin jokatzeak, aurkariei arnasik ez ematea…

Guzti honek irlatik, errepikaezinak izango diren neska talde baten entrenatzaileak izateaz harro sentituaz, joatea eragiten digu.

Gure atzetik sailkapenean mailako taldeak geratu dira, Canoe, Estudiantes, Girona, Peleteiro...Talde hauek Espainiako Txapelketara joatea ohiko da eta lehenengo lauen artean ez geratzea beraientzat porrota da.

Clasificacion Final del Campeonato

Neska hauek abentura bikain bat biziaraztea eragin digute hilabete hauetan zehar eta beti egongo gara esker oneko.

Mundu guztiak, denboraldi honen benetako balioaren berri izatea espero dugu, emaitzetatik haratago, izan ere egun guzti hauetan zehar emandako ikasgai nagusia gizatiarra izan baita.

Aurkariengatik, arbitroengatik, aurkarien entrenatzaileengatik, hoteleko langileengatik, bolondresengatik, antolakuntzako jendearengatik… zorionduak izan gara,

Itzuliko al gara? Noski lanaren eta elkartasun handiaren ondorio izango dela. Hori ez den guztiak ez gaitu hain gora iristea baimenduko. Gu ez gara Caja edo Mataró, baina Easo Pagoa gara eta neskatxa hauek ez ditugu munduko ezergatik aldatzen.

Aupa Easo! Aupa Neskak!

4- OHIANA

5- MARIA

6- PAULA

7- AITANA

8- LUCIA

9- CRISTINA

10- ANE

11- ASTIER

12- ALAZNE

13- ANA

14- ARZAC

15-IRENE

Hiru gauza esatea geratzen zaigu soilik:

TRIANGELUA

KEINUA

YES!!!!!!!

Azkenik, Espainiako Txapelketako antolaketa bikaina eskertu nahi dugu, Sands Beach eta Los Zocos-i eta baita bolondres guztiei ere Lanzaroten hain gustora sentitzearazteagatik. Benetako luxu bat izan da. 

Tenerifeko Nautikoko gure lagunetaz gogoratu eta gure artean sorturiko adiskidetasunaz. Faltan botako zaituztegu eta baita kontaktua izan dugun beste taldeei ere, Malagako Palo, Canoe…

Eta nola ez, gure GURASOETAZ ere gogoratu nahi dugu, emandako laguntza, animo eta gertutasunagatik. Zuek gabe hau ez zen posible izango eta zuek gabe ez da posible izaten jarraituko.

Eskerrik asko Easo, Eneko eta Oskar, gu biongan ezarritako konfidantzagatik proiektu hau zuzentzeko garaian.  

FrikiFlowers... Gu ere joateko hasperen batean geratu ginen… Ziur nago hurrengo urtean frikiflowerren batek lortuko duela… Beti egon zarete atzean gu bultzatuaz, zuek ere gure arrakastaren errudunak zarete.

Eta mila esker, ezagun eta ezezagun guzti horiei urruntasunetik lagundu eta zuzenean edo internet bidez jarraitu diguten guzti horiei.

Orain atsedena hartu behar dugu!!! UDA ZORIONTSUA IGARO!!!

Borja eta David.

Espainian 11.postua: Oroitzapenerako urtea.
Easo Pagoa 11. postuan amaitzen du Espainiako Infantil nesken Txapelketan. Zerbait pentsaezina denboraldi hasieran.


Easo saskibaloi klubaren web orri ofiziala-Espainian 11.postua: Oroitzapenerako urtea.

ZORIONETIK 5 PUNTURA
20/06/2012
Lanzaroteko abentura amaitu da. Zorionak gure neskei eta bere entrenatzaileei egindako DENBORALDI BIKAINARENGATIK. ZORIONAK DENOI !!!!!!!

MADRILGO TXAPELDUNAREN AURKAKO EASO PAGOAREN PARTIDU BIKAINA.
19/06/2012
Pagoa nesken garaipen handia, partidu oso lehiakor baten ondoren final zortzirenetarako txartela lortzen dutelarik.

Klubaren Batzar Orokorrerako abisua
19/06/2012
2012-2013 denboraldirako berritze prozesua amaiturik, klubeko erabaki gehieneko organoa batzar orokorrerako deialdia luzatzen dizuegu, astearte honetan ekainaren 19an.

Saski Uda 2012-n izen emandakoen behin-behineko zerrenda
19/06/2012
Izen emateko epeak irekia jarraitzen du.

Lehenengo garaipena Espainiako Txapelketa batean.
18/06/2012
Donostiarren partidu bikaina, atzoko trantze txarrari ordaina harturik garaipen sendo batekin.

Txapelketako debutean porrot gogor bat.
17/06/2012
2 segundu falta zirelarik saskiratze batek, gure neskek partidua galdu zuten, markagailuan 39 minutuetan zehar menderatu ostean.

LANZAROTERA GOAZ!!
15/06/2012
Easo Pagoa infantil nesken espedizioa azken prestakuntzekin dabil ostiral honetarako, ekainak 15, aurreikusia dagoen irteera burutzeko.

ESPAINIAKO INFANTIL TXAPELKETA: Lanzarote jokalari onenei arrera egtiteko prestatzen da.
14/06/2012
INFANTIL TXAPELKETA: Lanzarote jokalari onenei arrera egtiteko prestatzen da. Espainiako Infantil nesken 28. Txapelketa hilabete honetako 17tik 23ra bitarte ospatuko da Lanzaroten.

UDAKO HOBEKUNTZA!!!
14/06/2012
2012 Udarako Proposamen berria!

Espainiako Kadete Txapelketan, Marin 2012, Easo A-ren ibilbidearen azterketa
08/06/2012
Xabi Zubimendik, galiziar lurraldeetan talde txuri urdinaren ibilbidea aztertzen du.

Obrak direla eta, Yoldi kiroldegiak ekainaren 17tik irailaren 15 arte itxita egongo da
08/06/2012
Zuen materiala (baloiak...) jaso behar baduzue, ekainaren 17a baino lehen egin beharko duzue.

Teknifikazioa: Ikasturte amaierako festa igande honeta Benta Berrin.
08/06/2012
Teknifikazioa 2000, 2001, 2002 eta 2003ko neska-mutil guztiek ikasturte amaierako festa izango dute igande honetan Benta Berriko Kiroldegian 09:45tan.

Guztia prest Easo Gazteko Koparako
08/06/2012
Infantil txapelketa asteburu honetan ospatuko da Bentaberri kiroldegian.


Infantil parte hartze mailan, Easo Harana Euskadiko Txapeldun bilakatu zen Santurtzi garaitu ostean, 49-44. Zorionak!
05/06/2012
Joserra Galarragaren taldeak partidu bikain bat burutu eta Santurtzi 98 taldea garaitu zuen, 49-44 emaitzarekin.

Kadete mutilen kluben arteko Espainiako Txapelketa,  Marin 2012: Palmaresa
05/06/2012
Cajasol, Espainiako Txapeldun. Marín Peixe Gallego, txapeldunordea.

Easo Pagoa Euskadiko Txapeldun Tabirako taldea garaitu ostean, 64-51. Zorionak!
05/06/2012
Euskadiko Txapeldunak. Orain Lanzarotera!!

Gaur asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Donostia Arena 2016n
05/06/2012
Interesa duten guztientzat irekia eta doakoa da, Sito Alonsok ordu batez talde profesional baten egunerokotasunaren eta saskibaloiko teknikaren inguruko zuen galderei erantzungo die.

Teknifikazio ordutegiak: Ekainak 3
03/06/2012
Asteburu honetako, ekainak 3, teknifikazioko ordutegiak aurkezten dizkizuegu.

Kadete mutilen Espainiako Txapelketa: 8. postua Easo A-rentzat.
01/06/2012
Partidu desorekatua lesio eta nekearen ondorioz: EASO A 53-88 ENDESA 96

3872832 Bisitak