Lan hau goizez burutzea aurreikusia dugu, zuen bizitza soziala izaten jarrai dezazuten. Hitzordua astelehen honetan izango da, uztailak 2, goizeko 08:45etan Zurriolan (Sagueseko kaiola).
Klubetik, dagokion entrenatzaileen bitartez, jokalariei udan zehar kirola egiten jarrai dezaten aholkatzen diegu.
Praktika hau errazteko, uztailan zehar lan programa bat garatzen dugu, zeina “korri egin eta pesak egitetik” haratago doan eta denboraldian zehar egoki landu ezin daitezkeen alderdien inguruan hobekuntza bilatzen duen.
Banakako lana eta bolondresa da, ahultasunak zuzentzera eta prestakuntza hobe bat eta garapen fisiko bat lortzera bideratua dago, modu honetan datorren denboraldia modu osasungarriago batean aurre egitea baimentzen du, lesioak ekidinez eta jokalarien baldintzetan maila bat igoaz.
Programa Gorka Nuñezek diseinatzen du, errendimenduko neska mutilei zuzendua dago eta klubeko entrenatzaileen bitartez burutzen da, praktikan garatuaz. Aurten Xabier Zubimendik, Alberto Ausinek, Josean Zuaznabarrek eta Oscar Lozanok eramango dute. Eskerrik asko egindako lanagatik!!
Astean 3 saio izango dira 08:45etatik 10:30ak bitarteko ordutegian, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Programan klubeko 60 jokalarik baino gehiagok parte hartzea espero da, guztientzako etekina lortuaz eta ondorioz baita klubak eta beraien taldeak ere.
Programaren arduraduna Eneko Blasko da. Emaila adierazten dizuet programaren inguruan zalantzaren bat izanez gero berarekin kontaktuan jartzeko: Eneko@easosb.com.
Izen ematea web orrialdearen bitartez egingo da, jokalariaren izena eta zein egunetan parte hartuko duen adieraziaz.
Aktibitate honetan parte hartzeak hitzartutako kostu bat du, hilabete osoan zehar neska mutilekin, astean hiru egunez dagoen entrenatzailea eta programaren koordinatzailea eta edukiak sortzearen arduraduna den Gorka Nuñez ordaintzera zuzendua.
1. Astero 3 saio egongo dira 08.45etatik 10:30etara bitarteko ordutegian, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Entrenatzaileak jokalariekin ados jar daitezke modu zehatz batean egunez aldatzeko.
2. Aktibitatea uztailaren 2an, astelehena, hasten dugu eta abuztuaren 3an, ostirala, amaitzen dugu.
3. Aurten fitxa federatua izan duten jokalariek soilik izango dute kirol asegurua, beste jokalariek ez du mutualitate estaldurarik izango, aseguru sozial eta antzekoengatik babestua geratuaz.
4. Taldeak izen emateen eta adinaren arabera egingo dira, eta hauen berri emango zaizue. Kiroldegietan sartu ahal izateko kirol txartela eraman beharko da edo sarrera dagokion txartela ordaindu.