EBA LIGA. Easo Loquillok garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Megacalzados Ardoiren aurka

on Martes, 13 Febrero 2018. Posted in Destacado, Txoko de Easo Sbt

GOTZON ARRIETAREN MUTILEK IGOERA FASEAN SARTU AHAL IZATEKO GARAIPEN GARRANTZITSU BAT LORTU ZUTEN

LIGA EBA GRUPO A-A (Jornada 20)

MEGACALZADO ARDOI 53  - 76 EASO  LOQUILLO

Easo Loquillok Zizur Mayorrera bidaiatu behar izan zuen beti arriskutsua den Ardoiren aurka jokatzeko.

Taldeak ezin izan zuen Iñigo Sarasolarekin jokatu, bere arazo fisikoak zirela eta. Bestalde, Asier Azpeitiak sukarra izan arren, taldearekin bidaiatu eta taldea laguntzen saiatu zen. Albiste ona taldeak asko eskertzen duen Jon Urtxulutegiren itzulera izan zen.

DV2gDb5XUAAXM7D

Partidua Megacalzados Ardoik bere jokua barneko jokalarietan oinarrituz hasi zen, eta lehenengo laurdena oso parekatua egon zen, 18-19. Easo Loquillok bere defentsa sendotzea lortu zuen 11 puntuko aldea lortuz markagailuan. Bigarren laurdenean 12-17ko partziala izan genuen eta horrela, 30-36ko markagailuarekin iritsi ginen atsedenaldira.

Aldageletatik bueltan, bi taldeak ez ziren oso ondo atera, eta horrela, lehen 4 minutuetan 2-2ko partziala izan genuen. Ondorengo minutuetan, talde donostiarrak 10-20ko partziala eta 40-56ko markagaikua lortu zuen. Azkenengo laurdenean, Megacalzados Ardoik markagailuari buelta ematen saiatu zen, baina donostiarren defentsa sendoari esker Easo Loquillok markagailuko aldea are gehiago handitu zuen, eta 13-20ko partzialaren ostean, 53-76ko markagailuarekin iritsi ginen partidu amaierara.

.

ESTADISTICA PARTIDO

Megacalzado Ardoi: Fran Eguílaz (2); Nico Úriz (6); Julen Perales (6); Antón Savitski (21); Pope Urtasun (9) –cinco inicial– Pablo López (0); Miguel Ariztimuño (0); Chej Ainatu (0); Ion Munárriz (0); Íñigo Campos (2); Raúl Narros (7).

Easo Loquillo: Iñaki Nagore (3); Iñigo del Valle (3); Mikel Sanz (15); Xabier Beraza (12); Jon Urtxulutegi (11) –cinco inicial- Iñigo Sánchez (1); Mikel Esnaola (10); Asier Azpeitia (0); Iker Arrieta (1); Pablo Huici (0); Nicolás Mayer (20).

Parciales: 18-19; 12-17; 10-20; 13-20 (53-76).

Árbitros: Jesús Marín y Fernando Martínez. Sin exclusiones.

AUPA EASO LOQUILLO!

#betigehiago #AupaEaso

loco logo

 

 

Déje un comentario

Estás comentando como invitado.

   patrocinadores 2018 V5