Partidu aurrekoa Gipuzkoako Liga Irailaren 15-16

on Viernes, 14 Septiembre 2018. Posted in Actualidad, Destacado

Asteburu honetan errendimenduko ligak hasiko dira

Ikuskizuna hasiko da, denboraldia hasiko da, gure talde batzuentzako gutxienez. Probintziako bigarren mailari dagokionez, gizonezko eta emakumezkoen junior errendimenduek eta emakumezkoen kadeteek 2018-2019 saskibaloi txapelketei hasiera emango diete.

2.MAILA PROBINTZIALA

Easo- Antigua Luberri B | Larunbata 18:00 Paco Yoldi

Gure filiala den seniorrak denboraldi berri bat hasiko du kategoria gogor batean. Estreinako partidua igo berri den talde baten aurkakoa da, Antigua Luberri B. Joserra Galarragak zuzendutako taldeak Paco Yoldin gogor jokatu behar du. Entrenatzailearen esanetan "helburua kategoria mantentzea izango da".

GIZONEZKOEN JUNIOR ERRENDIMENDUA

EASO Adarra- ATCO. SN. SN. Larraun | Igandea 12:00 Bidebieta

Aurreko urtean Espainiako Txapelketara iritsi ostean, Lorenzo Motosen taldeak adaptazio eta kontsolidazio denboraldi bat du aurrean. Lehenengo partidua, igande honetan, Atleticoren aurka.

EMAKUMEZKOEN JUNIOR ERRENDIMENDUA

Bera Bera- EASO Bankoa | Igandea 12:00 Bentaberri

Beti talde zaila den Bera Beraren aurka jokatuko du EASO Bankoak, Guren Intxaurrondok zuzendutako taldea. Estreinaldia igande honetan Bentaberrin, 12:00etan.

EMAKUMEZKOEN KADETE ERRENDIMENDUA

Ordizia K. E. - EASO 03 Alquileres Donostia | Larunbata 9:15 Majori Pol. (Ordizia)

Easo alquileres Donostiak denboraldia Euskadiko infantiletako txapeldunen eta Espainiako txapelketa jokatu zutenen aurka hasiko du. Klubera iritsi berri den Jon Gonzalezen eskutik denboraldi bikaina egiten saiatuko dira gure neskak.

Fiskalan ISB - EASO 04 AECC | Larunbata 10:00 Azkoitia Pol.

Gure lehen urteko taldeak hasiera gogorragoa izango du. Hasteko, beti zaila den Iraurgi izango du aurrean. Gorka Gilen taldea lehenengo itzulera ona egiten saiatuko da goiko postuetan kokatzeko.

Déje un comentario

Estás comentando como invitado.

PATROCINADORES / BABESLEAK               

patrocinadores 2018 V2