Gipuzkoako Ligen Laburpena | Abenduak 15-16

on Miércoles, 19 Diciembre 2018. Posted in Destacado, Txoko de Easo Sbt

resultados gip masc 15 12

 

Opor aurreko ihardunaldi honetan, Euskal ligara igotzeko lauko finalera pasa behar diren taldeak erabaki dira. Eta gure taldeen kasuan 4 finaletan, bai Kadete eta bai Juniorretan, zein neskak nola mutilak, EASO SBTeko talde bana sailkatu dira. Kadetetan, EASO Mendaur taldea, BKLri  48-56 irabaziz, bere 2. postua sendotu eta semifinaletarako sailkatu egin zen. Partida ez zen ona izan baina 3. laurdeneko joku eraginkorrak norgehiagoka donostiarren aldean jarri zuen. Junior mailan, EASO Adarra taldeak gauza bera egin zuen Iraurgi taldea 52-57 menderatuz. Partida nahikoa parekatua izan zen, azken laurdeneko Azkoitiarren erasoak aguantatu eta geneuzkan abantaila apurrak mantentzen jakin zuten junior gazteek. Bi taldeok finalerdiak larunbat goizean jokatuko dituzte, partidak lehiatzeko gogoarekin.

Senior mailan, Joserrak entrenatzen duen taldeak garaipen handia lortu zuen Alde Zaharra B-ren kontra (36-64), martxa ona mantentzen. 

Partaidetzako Junior mailan, EASO Aballarik berriro porrot egin zuen Iruneko Erroibideren aurka (32-50). Partidua galdu arren, mutilen ahaleginak handiak izan ziren.

WhatsApp Image 2018 12 19 at 09.10.33

Kadete mutil partaidetzako partidetan, garaipen bikoitza lortu zen larunbat arratsaldean, A1 eta A2 faseen hasieran. A1ean EASO Berri taldeak Hernani taldea hartu zuen mendean 48 eta 26. EASO Ezkurra berriz, Arrasateko MU taldeari irabazi egin zion argi asko 64 - 36, A2 multzoan. Azkenik, EASO Gros Xake taldeak ez zuen irabazterik lortu Goierri talde sendoaren aurka. Partida latza zeukaten gure mutilek eta bigarren partean oso gertu ibili arren, ezin izan zuten markagailuari buelta eman. Dena dela, EASO Xaketarrak denboraldi polita egiten ari dira. EASO Aranok atseden eguna zuen.

Haur mailan, denetatik izan dugu. Alde batetik EASO Raviolina taldeak Askatuak taldearen aurka bere lehen porrota jasan zuen. Partida oso bizia izan zen eta azken segundu arte lehiatua, puntu bateko aldeaz galdu zutelarik. Dena dela, taldeak sendo jarraitzen du, udaberriko azken fasea prestatzen eta jokalarien saskibaloi oinarriak sendotzen. Kategoria honetako beste bi taldeek, azken urtetan oso ondo ibiltzen ari diren MU taldeen aurka jokatzen zuten. San Patricio Ak, bere aldetik, MU B 65 - 43 eroso menderatu zuen. EASO Andatza gazteek berriz, MU A taldearen aurka duineko partida egin zuen, partidaren une askotan Arrasateko MU talde gorenari aurpegia emanez, azkenean 43 - 77 galdu zuen arren.

Partaidetzan berriz, EASO Peñaflorida taldeak porrot berri bat jasan zuen Luberriren aurka, nahiz eta ihardunaldiz ihardunaldi hobera jo. EASO Roxtec taldeak ere hobera jo zuen, Take taldeari 21 - 58 irabazita, bere maila ona erakutsi zuen. A1 multzoan, San Patricio Bk partida lehiatu batean Bergara-Soraluze taldearen aurka galdu egin zuen 3 puntu aldearekin. Gertu izan arren, ezin zuten garaipena erdietsi gure gazteek.

Txiki Partaidetzan, Jesuitak 06 Bk garaipen polita lortu zuen Tolosan TAKE Amaroz taldearen aurka. Joku maila ona erakutsi zuten gure haurrek. Lanaren poderioz, taldea partidaz partida bere maila hobetzen ari da, 35-46 izan zen bukaerako emaitza.

 RESULTADOS GIP FEM 15 12

Nesken ligetan ere Euskal ligara igotzeko lauko finalera pasa behar diren taldeak erabaki dira. EASO AECC izango da Kadete Mailan egongo den taldea. Bere partiduan, Oiarsoren aurka garaipena lortu zuten (51-32). Junior Mailan, EASO Bankoa ikuskizun handia eman zuen 96-54 irabaziz Irungo Errobideren aurka. Zorionak bi taldeei eta zorte on aste bukaera honetan. 

EASO Balerdiko Senior neskak partiduak irabaztea dakite bakarrik. Zortzigarrena jarraian Bergara Soraluceren aurka (49-63). Junior Partaidetzan, EASO 02-03 Jesuitak porrot egin zuen Bera Bera talde gogorraren aurka (32-62). 

Kadete Errendimenduko beste taldea, EASO Alquileres Donostia, ezin izan zuen urtea bukatu garaipen batekin Iraurgiren aurka galduz (19-30). Partaidetzan, EASO Lizeoa 57-20 galdu zuen Bera Beraren aurka. Baita EASO Loyola 04 ere galdu zuen bere partidua (51-41) Añorga Saskibaloiaren aurka. 

WhatsApp Image 2018 12 19 at 09.17.32

Infantil Errendimenduan, garaipen bat eta porrot bat izan genuen. Alde batetik, EASO 06 Plagamaniako neskak Ordiziaren aurka galdu zuten (41-17). Bestetik, EASO 05 Lorea Gourmet taldeak Zast Zarautzaren aurka partidu ona izan zuten eta 33-56 irabazi zuten. 

Infantil Haundi Mailan, EASO 05 Bk Iraurgiren aurka galdu zuten A1 Ligako lehen partiduan 46-29. Bukatzeko, Infantil Txikiko EASO 06 Jesuitak Neskak, Saski Axularren aurkako partiduan 51-37 galdu zuten.

Déje un comentario

Estás comentando como invitado.

   patrocinadores 2018 V4 copy